Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/06/04 07:59:45.454 GMT+2

Joxepa Garratz

Goienkaria, 2010.06.04

Hurbilekoak bai, senide eta auzoak tratatu izan ditut, baina Joxeparekin ez zait hitz egitea egokitu. Eta hala ere presentzia nabarmen bat izan da Arrasate inguruan nabilen hiru hamarkadatik gorako denboran. Semeak urte mordoa darama preso eta Joxepak tinko eutsi dio bere egitekoari, harik eta 91 urte bete berritan hil den arte.

Tinko eta duin, ganoraz ikusi izan dut beti, zegokion tokian. Ez daukat ahazteko Korrika Arrasaten pasatu zen batean 80 urtetik gorako Joxepa txandala jantzita lekukoa eramaten Ziorlan zehar.  Eta orain pentsatzen dut berak ere izango zukeela zer esana indarkeriari buruz ikastetxeetara eraman izan balute ikasleekin solastera, baina nago errealitatearen alde hori ez dela agintarien intereseko. Tamalez.

Nork: mikel.2010/06/04 07:59:45.454 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak