Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/07/09 07:54:54.111 GMT+2

Itsasondo

Goienkaria, 2010.07.09

Oso gogoan daukat nola AP-1 autobidea inauguratzean asko azpimarratu zuten agintariek Isuskitza tunel luzearen segurtasunerako zein garrantzitsu zen bi zulokoa izatea. Alegia, bi tunel zulatu eta elkarren artean sarri konektatuta, zein erraz konpon zitekeen batean sortutako edozein arazo bestea erabiliz.

Oso gogoan hartu nuen kontua banekielako AHTren ibilbidea gehien bat tunelean izango zela, beti zulo bakarrean. Eta zalantza handia piztu zitzaidan, ea zenbateraino kasu honetan segurtasuna bermatuta ote zegoen. Geroztik zalantza areagotu egin zait Itsasondoko arbel meategietako lanekin, arbel-harriaren arriskua ezagututa. Ekintzaileak atera dituzte eta atxilotu. Indar berarekin bermatzen digute Itsasondoko tunelaren segurtasuna?

Nork: mikel.2010/07/09 07:54:54.111 GMT+2
Etiketak: aht | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak