Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/10/08 08:21:29.178 GMT+2

Italian alemanez

Goienkaria, 2010.10.08

Tirol italiarrean gabiltza, Austria inguruan, natur parkeak bisitatzen. Horietako batean ezagutu dugu Markus. Italieraz mintzo da gurekin, aleman azentu handiz. Izan ere, bertakoek beren artean alemana baino ez dute erabiltzen. Lehen mundu gerran Italiak Austriari irabazi zion lurralde hau, baina ez dirudi jendea oso italiar bihurtu denik. Nongoak sentitzen ote dira?

Markusi galdetu diot eta argi erantzun du: “Italiarra naiz, alemanera ama hizkuntza duen italiarra” Eta austriar izan nahi lukeen galdetuta, ezetz, ez luketela Austrian izango Italian duten autonomia eta bizi maila. Aukera komenentziazkoa, erromantizismorik gabea. Eta hizkuntzarekin irmo, naturarekin maitale, lurraldearekin  konprometitu. Gustatu zait Markus.

Nork: mikel.2010/10/08 08:21:29.178 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kaixo Mikel!! Ba Reinhold Messner alpinista famatua ere paraje horietakoa da, eta Italiako kongresuan diputatu izandakoa den arren, bere burua ez du ez italiartzat, ezta austriartzat ere. Bera tiroldarra, tiroldarra bakarrik, dela esaten du.

Nork: Oier.2010/10/08 12:44:41.377 GMT+2

Bai, bisitatu dugu bere museoa Bozen-en (Bolzano). Eta seguruenik Messner hurbilago dago ukazioaren garaitik, italiarrek kultur genozidioa nahi izan zuten garaitik, eta ziur nago horrek eragina izan duela bere jarreran. Usaindu dudanaren arabera, Messner-en itzala oso luzea da SudTirol aldean, baina independentzia zaleak oso gutxi dira. Nik Markusengan ikusten dut puntu interesgarri bat, komenentziarena. Planteamendu oso idegologikoek (Messner) zailago dute gehiengo handitan bihurtzea komenentziazkoek baino. Eta honek ez du esan nahi aldarrikapenak ahultzea: Eskozia edo Kataluniari komenentziak independentzia eskatzen die. Markusi, aldiz, 'alemanez mintzo den italiarra' izatea.

Nork: mikel.2010/10/09 21:29:24.814 GMT+2

ados nago mikelekin, eta nago, euskal herrian ere komenientziagatik izango garela azkenean espainia ta frantziagandik aske. Argi baitaukat komeni zaigula alor guztietan. Gibraltarren ere zergatik nahi dute britainiarrak izan? Ba nire ustez komenientziagatik.

Eta horrela entzun nion behin arrasaten arnaldo otegiri ere.

Azken batean, autodeterminazio eskubidea lortu ondoren, komenientziagatik hautatuko dugu independentzia.

Nork: jon.2010/10/11 18:36:04.823 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak