Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/10/30 07:55:59.906 GMT+1

Ipupo

Goienkaria, 2009.10.30

Ipuina, poesia, marrazkia eta mamua. Edo fantasia, sormena, lilura eta ahozkotasuna. Hori guztia da Ipupomamua. Izena Bernardo Atxagak asmatua da eta ideia aspalditik dabil airean, non gauzatuko zain. Egin nahi dena da areto magiko bat,  basoan gordea egongo den koba, han bildu daitezen 0-100 urte arteko haurrak irudimena askatzera.

Etxe hori eraikitzeko lanean dabiltza hainbat erakunde. Eta bitartean, Ipupok gorputz hartu du hipopotamo batean eta telebistan hasi da bidea egiten. Joan den astean Debagoienean ikusi genuen Nagore Aranburu aurkezlea bere bizikletarekin, Arrasateko Kulturaten eta OƱatiko Arrikrutzen. ETB3n duzue ostegunero 21:30etan, eta ETB1en ostiralero 19:30etan.

Egin diezaiogun denon artean etxea hipopotamoari.

Nork: mikel.2009/10/30 07:55:59.906 GMT+1
Etiketak: ipupomamua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak