Goienkaria, 2009.09.04
Duela 20 urte luze argitaratu nuen nire lehen
zutabea Arrasate Press jaio berrian.
Aurrez lan solteak emana nintzen han-hemenka, baina orduan hartu nuen astero
idazteko konpromisoa. Hemen bertan, Goienkarian,
izango dira bost bat urte lehen Piperrautsa
haizatu nuenetik.
Ikasturte berria hastean gogoratu dut nola
musikaz idazten nuen hartan lagun bat etorri zitzaidan etxera kritika/aholku
batekin. Lankidetza eskaini nion eta handik aurrera zutabe batzuk bere
izenarekin atera ziren. Hori eskaini nahi dizut, irakurle. Helarazi egizkidazu
kritikak nahiz proposamenak, iritziak bezala gaiak, eta jarraituko dizut soka.
Gogoratu zutabe hau digitala ere badela eta han duzu atea. Elkarrekin egiten
dugun hori hobea izango da, ziur.
Erantzunak
Nork: Patxi.2009/09/10 00:53:51.299 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com