Goienkaria, 2010.06.11
Gizakion historian aurrerapausua izan zen estatuei aitortzea biolentziaren monopolioa, horrela tribuen arteko borrokak ekiditen zirelako. Baina monopolioak eskatzen zuen kontrola, eta hor nonbait asmatu ziren legeak eta demokrazia, beren ahulean agintariak sokan lotzeko.
Alferrik, ordea. Estatu barruko borroken ondoren etorri ziren estatuen artekoak, eta nazioartean legeak are ahulagoak dira eta joko demokratikoa ez da esistitu ere egiten. Aski da babesle ahaltsua indarra libre erabiltzeko. Israelek eraso lezake nazioarteko uretan itsasontzi bat eta bederatzi pertsona erahil, ez baitago hori ekidingo dion indarrik eta are gutxiago egindakoa ordainaraziko dion erakunderik. Hotzikara eragiten dit israeldarren inpunitateak.
Idatzi artikulu bat