Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/05/11 07:42:57.645 GMT+2

Inbidia galanta

Barkatu, badakit gure zilborra oso garrantzitsua dela, baina aste honetako albistea –urte luzetakoa, niretzat- Ipar Irlandakoa izan da, Paisley eta McGuiness gobernuan kide ikustea.

Bi gauza aipagarri. Lehena: ezinezkoa egingarri da, ganoraz ekin ezkero. Nekez pentsa daiteke bi hauek baino etsai aurkakoagorik, gurean Migel Sanz eta Josean Urrutikoetxearen pare. Hala ere, bakea adostea baino askoz gehiago egin dute, lankide bihurtu dira gobernatzeko. Eta bi: hori guztia etorri da erabakitzeko eskumena ematen dien tresna demokratiko bat adostetik. Paisleyk gehiengoa duen artean, Ipar Irlandak britainiar jarraituko du. McGuinessek gehiengoa balu, Hego Irlandarekin batuko lirateke. 

Horrela begiratuta, ez dirudi zaila, e?

Nork: mikel.2007/05/11 07:42:57.645 GMT+2
Etiketak: goienkaria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak