Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/12/11 17:24:03.251 GMT+1

Hopenhagen

Goienkaria, 2009.12.11

Itxaropena piztu du hiriburu daniarreko gailurrak klima aldaketaren inguruan. Izango da aurrez AEB eta Txina inoiz baino konprometituago agertu direlako, edo Europak egitasmo zehatza daramalako, edo klimaren datuak gero eta kezkagarriagoak direlako, baina hau idazten ari naizela ‘hope’ da hitza, eta hortik Kopenhagen izenaren moldaketa jostaria. 

Nik ere itxaropena izan nahi dut, gailur honek mugarri berria jarriko duela bide luzean, orain ofizial eta laster lege bihurtuko dituela planetaren zaintzarako hainbat ekimen, eta aterpe emango diela gizarte mugimenduen aldarriei. Sinetsi nahi dut oraindik gai garela denon artean eta bakoitzak dagokiona eginaz natura gaiak kontsumitzeko neurri jasangarrian, dena suntsitu gabe. I hope so.

Nork: mikel.2009/12/11 17:24:03.251 GMT+1
Etiketak: klima aldaketa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Inuxentia mikel, holako ilusiñotan bazabiz.

Nork: bartolo.2009/12/19 13:28:50.748 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak