Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/10/15 08:12:12.767 GMT+2

Hispanitatea

Goienkaria 2010.10.15

Pilarika egunean ospatzen dute espainiarrek beren aberri eguna, asteon izan da aurtengoa. Eta iruditu zait auzo-lotsa eragiteko moduan ospatu dutela. Nornahi nonnahi ikusi dugu piperpotoarekin, eta telebista saio kutre horietako batean desfile modukoa ere antolatu zuten bandera artean. Zer ez ote zuketeen esango gure telebistan beste horrenbeste egin izan balitz ikurriña artean?

Ze gurean abertzaletasuna uler daiteke helburu politiko batzuk urrun dauden heinean. Joan Fuster valentziarrak bezala ‘nazionalismoa, juxtukoa’ nahi nuke nik ere, ukazioari aurre egiteko bestekoa. Baina espainiarrek ez lukete behar horrelakorik, ez bada haiek ere ukazioa sentitzen ari direla.  Horregatik ote udatik honako piperpotoaren berpizkundea?

Nork: mikel.2010/10/15 08:12:12.767 GMT+2
Etiketak: fuster espainiarrak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak