Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/05/18 08:30:25.542 GMT+2

Hautagaiak

Goienkaria, 2007.05.18

Epaitegiek azken hitza esan dute eta ofizialak dira dagoeneko zerrendak, ofizialki atzera botatakoak barne. Aldez edo moldez, horiek ere aterako dira 27ko argazkian.

Gaurkoan, errespetua azaldu nahi diet hautagai izateko urratsa eman duten herrikideei. Ez baita gauza samurra hautagai izatea, are gutxiago sari handirik espero ez denean. Kalkulu azkarrean, mila inguru hautagai izango ditugu Debagoienean, bederatzi alkate, ehun inguru zinegotzi eta batzarkide apur batzuen postuak betetzeko. Ehuneko hamarrak izango du balizko saria.

Besteei buruz, ibiliko da esamesa: ‘zer dela uste du horrek’, edo ‘nahiko du halako…' Ez dira hurbileko politikaren garai onenak, ospe onaren aldetik. Bihoakie, beraz, nire aitortza ausartu direnei.


Nork: mikel.2007/05/18 08:30:25.542 GMT+2
Etiketak: goienkaria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak