Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/03/06 07:59:01.259 GMT+1

Hau lotsa!

Egoera bihurria utzi dute hauteskundeek. Eta interesgarria. Aldaketak behartzen dituzte agintearen banaketan eta egoeraren kudeaketan. Datu asko dago mahai gainean, baina denen artean ez dute norabide bat markatzen. Bektore anitzeko dinamikak garatu behar dira, elementu komunak bermatuz. Krisiaren faserik larriena etortzeko dago, eta hor asko dugu jokoan.

Baina ordezkari politikoek umekerietan jarraitzen dute, mokoka eta purrustaka. Inori ez diot entzun ganorazko berbarik interes orokorren gainean, dena da harropuzkeria edo aitzakia. Bost axola itsasontzia ondoratzeko zorian badago ere, kontua da lema nork hartu edo gutxienez kontrarioa lehenago ito dadila. Hiritar moduan, lotsa galanta ematen dit egunotan oilategi politikoak.

Post scriptum. Atzo EAJren tonua hasi zen bestelakoa izaten.

Nork: mikel.2009/03/06 07:59:01.259 GMT+1
Etiketak: hauteskundeak euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak