Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/11/13 08:06:15.837 GMT+1

Harresiak

Goienkaria, 2009.11.13

Hogei urte bete diren aitzakiatan, Berlingo harresia izan da asteon hizpide errepikakor hedabideetan. Gerra hotzaren ondorio eta sufrimendu handien toki, askatasun ikur bihurtu zen harresia gizarte kapitalistarentzat bezala gainbehera zetorren komunismo zaharkituarentzat. Ezin uka, ni ere poztu egin nintzen desagertu zenean.

Baina hogei urte beranduago zurikeria nazkantea iruditu zait ospakizunen zirkoa, munduko beste hainbat parajetan harresi berriak eraikitzen ari diren bitartean, Mexiko edota Palestina nabarmenen. Mingarria bada ikustea ez dugula ikasten, are mingarriago egiten zait hain lotsagabe erakustea iraganeko eskarmentua ez dela ikasgai baizik merkantzia. Zenbat diru mugitu du harresiaren kontuak aste honetan bertan?

Nork: mikel.2009/11/13 08:06:15.837 GMT+1
Etiketak: berlin palestina mexiko | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak