Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/11/12 07:21:55.126 GMT+1

Hamar urteko gurdia

Goiena papera 2010.11.12

Ostegunean ospatu genuen Arrasateko Amaia antzokian GOIENA kooperatibaren lehen hamarkada. Atzera begirakoan lorpen asko nabari dira, baina handiena seguruenik izango da komunikazio taldearen sorrera bera, bederatzi herri -eta beste hainbeste udal eta euskara elkarte- ados jarrita, bakoitzak berea gurdi komunean kargatu eta denok batera gurdi berari bultza egiteko. Tartean nintzelako erantsi dezaket bateratze prozesu guztian ez genuela bozketa bakar bat ere behar izan, adostasuna eraikitzen hain bihurtu ginen trebe, bidea egin ahala.

Sendo jaio zenak hala dirau. Eta hamar urteak betetzean, sendo demonio eta oso heldu agertu da GOIENA. Horrelakoetan ohikoak diren birdiseinu eta gaztetze lanez aparte urrats estrategikoak iragarri ditu, hala nola egoitza bateratu propioa, Debagoienaz gaindi aritzeko asmoa, edota Unibertsitatearekin uztartzekoa.

Sortze garaian ahalegina egin genuen GOIENAren eredua hedatzeko, euskal tribuaren biziraupenerako tresna baliotsua zela sinetsita. Bidean aurrera, gurdiari bigarren kolpea emateko ordua iritsi da. Ea ba, denok batera... ieup!

Nork: mikel.2010/11/12 07:21:55.126 GMT+1
Etiketak: bateratu komunikazioa goiena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak