Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/10/04 08:04:17.175 GMT+2

Hamaika ikusteko

Atzo onartu zuen Eusko Jaurlaritzak toki telebistak arautzen dituen legea. Eta duela aste batzuk aurkeztu zen Hamaika enpresa, toki telebistak euskaraz sortzeko.

Legearen entretelak ez ditut ezagutzen. Badakit, ordea, motz samar gelditzen dela hizkuntza gaietan, ez baitu bermatzen eskualde bakoitzean abia daitezkeen lau telebistetatik bat behintzat euskara hutsezkoa izango denik. Aldiz, galarazi egiten ditu gaztelania hutsezkoak.

Posible da, beraz, dauden euskarazko toki telebistak legeztatzea eta berriak sortzea. Eta Hamaikak sortuko omen ditu. Nire aspaldiko ametsa da euskal komunitatea trinkotuko duen hedabide sarea, herriz-herri hedatua eta bertikalean hedabide nazionalekin bateratua. Eta, hala ere, baditut nire kezkak.

Nola esan lezake Hamaikak 'toki telebistak egiteko eskarmentua Bai.net produktorak jarriko duela'? Zergatik ez daude hor Goiena, Ttipi-ttapa edota Goierri telebista? Eta... non ezkutatu da ETB?

Ai, Traperok dirua eta aginpidea balu!

Nork: mikel.2006/10/04 08:04:17.175 GMT+2
Etiketak: euskalherrietakoak | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Galdera ona Mikel. Zergaitik ez daude hor Goiena, Ttipi-ttapa edo Goierri Telebista? Galdera nori zuzendua da, Hamaika sortu dutenei, edo bertan sartu ez direnei?

Nork: patxi gaztelumendi.2006/10/04 16:52:31.147 GMT+2
http://www.gaztelumendi.org

Aiii, nik batere aginpiderik banu! Nun daude flotadoreak??  

Nere irudipena toki telebistei buruz, zera da; hemendik bost-hamar urtera, beste paisaia bat ezagutuko degula, oraingoarekin zerikusi gutxi duena. Hala ere, oraingo mugimenduak oso garrantzitsuak dira noski. Ea dagokion santuak gure buruen buruak egoki argitzen dituen!

Nork: Patxi.2006/10/05 01:04:48.025 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com

Gaztelumendi: nik dakidanez harremanak egon dira eta badaude; agian horregatik ez du galderak oraingoz erantzunik jasoko. Baina hasieratik egon izan balira falta direnak, daudenez gain, seinale hobea izango zen, duda barik.

Trapero: hik jarraitu urrutira begira,  gehienok baino begi luzeagoa daukak eta. Iritsiko duk hire ordua.


Nork: mikel.2006/10/05 08:16:32.248 GMT+2

Tokiko telebistak = kaka zaharra. Hemen eta Parisen.

Nork: zurrupari.2006/10/05 14:13:55.427 GMT+2

Nork: Patxi.2006/10/13 11:40:23.870 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com

Aurrekoari erantzunez, kate haundi batek nekez hobetuko du hau:

http://www.goiena.net/Arrasate/News/1160551467/

Hau da etorkizuna. Nekez zabalduko du kate haundi batek hainbeste zure herriari buruzko albiste bat. Ziurtatuko du partehartzea. 

Tokiko telebistek, beti eramango diote aurrea kate haundiei gauza batean: gertutasunean.

 

Nork: Patxi.2006/10/13 11:43:42.855 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak