Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/12/17 08:04:46.416 GMT+1

Gutxienez kontatu

Goiena, 2010.12.17

Batasuna ohia zintzo ari da agindutako urratsak egiten. Bortxa forma guztiak eta mehatxuak errefusatu ditu, eta alderdi berria prestatzen ari da independentzia lortzeko bide politikoak soilik erabilita. Ikusteko dago zer egingo duen ETAk, alegia, nola erantzungo dien Brusela eta Gernikako enplazamenduei. Baina bada nahikoa zantzu itxaropenari eusteko.

Beste aldean berriz, gero eta gotorrago daude jarrerak. Honezkero argi dago Jaurlaritzak eta Madrilgo gobernuak ez dutela nahi Batasuna ohia legeztatuta maiatzeko hauteskundeetan. Bakegintzaren gainetik, lehentasuna eman diote Aldundi eta udaletara Legebiltzarreko indar erlazioa eramateari, eta hori lortzeko ezinbestekoa dute milaka boto mordoa alferrik gal dadila. Lehengoez gain legeari ertz berriak atera dizkiote, hauteskunde ondoren ere hautetsiak eta botoak desuseztatu ahal izateko.

Hain zuzen, hortxe dago nire koska. Batasuna ohiak segi dezala gauzak ondo egiten; baina, ez balu lortuko datorren maiatzerako hauteskundeetan legez parte hartzerik, bideratu ditzala bere botoak balioa eta eragina izango duten tokira.

Nork: mikel.2010/12/17 08:04:46.416 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

????????????????????????????????????????????????????

 

egunetik egunera gehiago harritzen nauzu.

Nork: oihane.2010/12/18 12:52:00.228 GMT+1

Oso ondo Mikel. Eta nora bideratu beharko lirateke boto horiek? Esan zuk, hori esatea bakarrik falta zaizu eta! Ea gero norbaitek kasu egiten dizun!

Nork: aitor.2010/12/19 23:07:37.829 GMT+1

Baina zein da arazoa? Zoritxarrez orain baino lehen egin behar izan du hori ezker abertzaleak, berarentzat botoa eskatzerik izan ez duenean. Behin baino gehiagotan suertatu da, eta egin duenean txalotu egin dugu.

Orain ere ez diot nik -edo beste inork- esan behar nori edo nola. Baina garrantzitsua da milaka boto horiek ez daitezen baliogabeak izan. Aukera propioa ixten bada -eta itxura guztia hartzen diot- aurrera begirako jarrera da.

Zinez uste dut ezker abertzalea epe luzeko apustuan dagoela eta maiatzeko hauteskundetarako plan bat baino gehiago dituela.


Nork: mikel.2010/12/20 10:02:21.199 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak