Disko beltza erosi nuen eta asko gustatu zitzaidan. Orain zuria daramat jarrita autoan eta gozatzen ari naiz. Erritmoak, giroak, Inesen gordinkeriak… Txapel!
Arrasate Press-en lehen aletako batean idatzi nuen trikiari buruzko artikulu bat, esperantzaz betea. Molde tradizionaletik berrikuntzara abiatua zen, Tapia eta Junkera ikur hartuta, eta etengabe zetozen esperimentuak. Hamabost bat urte geroago eta emaitza bikain askoren ondoren, trikia burgestuta ikusten dut. Tapiak ondo jarraitzen du, baina Junkera errazkerian erori da, eta gazte gehienek bikote ospetsu pare baten estilo ñoñoa hartu dute. Horregatik zait hain eder arrasatearron lana, bazterrak astintzera datorrelako.
Hurrengo diskoaren gose naiz dagoeneko. Gorria, ez?
Erantzunak
Nork: Gari.2007/12/21 09:08:01.511 GMT+1
http://eibar.org/blogak/teknosexua
Diskoa interesantea duda barik.
Nork: ptx | irratia.com.2007/12/21 09:24:18.095 GMT+1
http://www.irratia.com
Trikiaren erabilera moderno bat. Asmatu dute eta gustatu zait. Ez da kentzeka daukadan disko horretako bat ze autoko CDaren postu hori Pettik dauka aspalditxoan hartuta. Baiña interesgarria bai, Goseren lana. Interesgarria hein berean, Tapia eta Junkeraren arteko aldeaz esan duzuna. Ados nago.
Nork: Iban Arantzabal.2007/12/21 11:01:59.238 GMT+1
http://www.arantzabal.com
Nork: oier u..2008/01/17 22:53:07.707 GMT+1
http://anpulubila.murgilduta.net