Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/10/29 08:24:23.968 GMT+1

Good news, no news

Beste aldera erabili izan da esaldia -alegia ‘No news, good news’- adierazteko berririk eza badela gauzak ondo doazen seinale. Baina izenburuko norabidean ere, oso esanguratsua bihurtzen da esaldia: albiste onak ez dira albiste. Tamalez, diot nik.

Adibide bat jartzearren. Kutxako ardura berriak hartu nituenetik, urrats garrantzitsuak egin ditugu herri administrazioekin lankidetzan jarduteko, euskararen erabilera sustatze lanetan. Martxoan EAEko hiru Aurrezki Kutxek Jaurlaritzako Kultura Sailarekin sinatu zuten lehen hitzarmena. Apirilean, Gipuzkoako Kutxak, Aldundia eta EUDELekin sinatu zuen beste hitzarmen bat, aurrekoaren bultzada Gipuzkoara ekartzeko. Kasu honetan, gainera, erakundeen arteko harremanez gain, hitzarmenak tresna garrantzitsua sortu zuen lankidetza dinamika hori udalerrietara eramateko: hitzarmen marko bat, ebaluazio sistema eta guzti, Jaurlaritzaren eta EUDELen partehartzearekin. Ekintza plan zehatzak burutzeko tresna egokia.

Eta joan den ostiralean sinatu genuen hitzarmen hori lehen aldiz, Buruntzaldeko sei udalekin: Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil. Ekitaldiaren mahaian, Kutxaren goi ordezkariak -Xabier Alkorta eta Carlos Ruiz-, Aldundiko Kultura eta Euskara diputatua -Maria Jesus Aranburu- eta udalen izenean bi ordezkari: Lasarteko alkatea, Ana Urchueguía eta Hernanikoa, Marian Beitialarrangoitia.

Hau da, EAJ, PSE eta ANV lankidetzan euskararen alde. Albiste ona, inondik ere. Horregatik, nonbait, ez da izan albiste.

Nork: mikel.2007/10/29 08:24:23.968 GMT+1
Etiketak: euskara transversal | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak