Kostata, baina beste urrats sendo bat eman du Goienak, Hamaika taldearekin hitzarmena sinatuta. Xehetasunik ez dut ezagutzen, baina ideia nagusia da Debagoieneko multimediak bere tokia finkatu egin duela, toki telebistak legeztatzeko orduan.
Ez da huskeria. Goienaren sortzeko arrazoi nagusia, hain zuzen, biziraupena izan zen. Garai berriek ekarriko zituzten egoeretan –aukera nahiz mehatxu izan- aurrera egiteko moduko egitura bat prestatzea. Eta telebista zen punturik ahulena, lege gabezia eta handien lehia benetako arrisku baitziren. Hori bideratuta legoke orain, etxekoen lehiarik ez du izango Goiena telebistak ibarrean. Eta tokiko beste telebistekin, indartu egingo dute Hamaika egitasmoa. Asko poztu nau albisteak.
Idatzi artikulu bat