Enrike lagun harakinak sarri aipatzen zidan Goenkale: Hor pasetan
dienak ez dittuk badaezpadakuek, zertzuk asmetan dittuen! Alegia,
sinestezinak egiten zitzaizkiola pertsonaien bueltak eta errebueltak.
Bada, ordea, beste esaldi bat: Errealitateak gainditu egiten du maiz
fikzioa. Eta hau egiaztatu egin dit senitarteko gertakari batek.
Osaba bat golfo samar izan eta, nonbait, eskuzabal ibili zen
gazteagotan, hazia han eta hemen isurtzerakoan. Eta, gutxienez behin,
hazi horrek bizia piztu zuen eta lehengusina bat jaio zitzaigun,
noizbait nonbaiten. Baina gorde-gordeka ibili dira alde guztiak, eta
azkenean lehengusinak berak aurkitu behar izan du bere jatorria eta
dagokion familia. Duela bi hilabete izan genuen haren berri, eta jakin
gu ezagutzeko irrikitan zegoela. Berehala gonbidatu genuen urtean
behingo lehengusu-lehengusinen bazkarira.
Larunbatean izan zen bazkaria Elorrion eta azkenean ezagutu genuen lehengusina. Oso
momentu hunkigarriak bizi izan genituen, bereziki gutariko hiru neskek
aurreskua dantzatu ziotenean, senitartera ongietorria emateko. Askoren
begiak busti ziren une horretan.
Bide luzearen ondoren, lehengusina iritsi da bere jatorrizko
familiarengana eta poz-pozik itzuli zen etxera, Bartzelonara. Elkartuko
gara nahi bezain sarri, orain eskura gauzka. Niri geratzen zait azaltzea
Enrike lagun harakinari, Goenkalekoak inoiz benetan ere gertatzen direla.
2006/10/09 08:18:23.235 GMT+2
Goenkale benetan
Nork: mikel.2006/10/09 08:18:23.235 GMT+2
Etiketak:
pedolibrekoak
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: Gari.2006/10/09 12:48:16.383 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/teknosexua
Kasu honetan, belaunaldi baten familia-lotsak eta barne-beldurrak zeuden gainditzeko, eta hori posible izan da gazteagoen naturaltasunarekin. Gaiotan aurrera goaz, duda barik.
Nork: mikel.2006/10/09 17:36:13.036 GMT+2
Nork: Joxe Aranzabal.2006/10/09 20:14:48.308 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/faroa
Nork: A.Miranda.2006/10/10 19:02:15.883 GMT+2
Nork: xabier.2008/04/07 03:35:35.264 GMT+2
http://goenkale-ez-oficiala.team-talk.net/Goenkale-webgune-ez-ofiziala-h1.htm