Hala omen zebilen beti Pertur, gitarra aldean, baita desagertu zenean ere. Kantatzeaz aparte, kantu batzuk ere eragin zituen: Gontzal eta Xeberrik ‘non ote zara?’ kantatzen zioten, Gorka Knörr-ek ‘Txakurrak’ izenekoa…
Hogeita hamar urte luzez esan digute Pertur ETAk desagerrarazi zuela. Askori interesatzen zitzaielako, dudarik gabe. Baina, asteon, tesi sinesgarriagoa eman da ezagutzera Donostiako Zinemaldian: italiar neofaxistek bahitu ei zuten, espainiar poliziaren esku uzteko. Gorpua aurkitu arte ezingo da guztiz berretsi, ordea, eta auskalo oraindik posible den.
Niri, edonola ere, duintasun ariketa itzela iruditu zait. Giza talde batek aginteari erakutsi dio gezurra argitzeko ahalmena. Hurrengoan har bezate kontuan.
Erantzunak
Nork: Iban Arantzabal.2007/09/28 11:14:28.040 GMT+2
http://www.arantzabal.com
Aurrekoan antzeko zerbait esan zuen Mikel Aramendik Mezularian (Mikel Aramendik zerikusia izan omen du pista berri horren bilaketan) eta ados nago, zentsuzkoa da esandakoa.
Nork: Marti(n).2007/09/28 15:11:06.759 GMT+2
Nork: mikel.2007/09/29 08:43:16.963 GMT+2