Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/07/09 07:57:32.721 GMT+2

Gipuzkoa maite

Hau idazterakoan ez da oraindik Diputatu Nagusia hautatu. Aukera gehien Markel Olanok du, nahiz ezin den erabat baztertu ustekabea. Gipuzkoako emaitzak oso irekiak izan ohi dira, eta oraingoan areago izango ziren ANV legez kanporatu ez balute. 

Emaitza horiekin, politika fina eskatzen du Gipuzkoak, jarrera irekiak, lankidetzarako gaitasuna. Eta ez azken urte bete honetako anabasa: Txabarri indarrez kendu, Jauregi erre, Ogasuna alderdikeriaz erabili,  Romero arrasatearra Batzar Nagusien buru jokaldi xelebre baten ondorioz, Galdos oñatiarra maltzurkerian…

Ardatz tradizionalak –EAJ/EAk- gero eta zailago du aginteari eustea. Eta alternatibari, edozein dela ere, irekin bat falta zaio. Egoera zailean ekiten dio Gipuzkoak legealdiari.

Nork: mikel.2007/07/09 07:57:32.721 GMT+2
Etiketak: goienkaria 2007 07 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak