Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/07/28 09:34:20.681 GMT+2

Geldiunea

Goienkaria 2007.07.27

Zurrunbiloan bizi gara, hara eta hona, presaka. Eta sasoi honetan, bat-batean, gelditu egiten da dena. Akordatu orduko, urtean zehar ditugun eginkizun gehienetatik libre gaude. Denbora bestelako kontutan emateko moduan. Nik, aurten, inoiz baino gehiago eskertzen dut udako geldiunea. Seguruenik, bizi dudan –eta bizi nauen- zurrunbiloa inoizko indartsuena delako. Gozatzen ari naiz, eginkizunak gelditu ahala.

Txoko hau astero betetzea da horietako bat. Gustuko eginkizuna dut, baina datorren astetik aurrera atseden hartuko dut, hori ere gustura. Balantze egin izan dut beste urte batzuetan, trantze hau iritsita. Aurten ez. Besteak beste, akordatu barik txokoa bete zaidalako. Gozatu zuek ere geldiunea. Etorriko da-eta zurrunbiloa bueltan.

Nork: mikel.2007/07/28 09:34:20.681 GMT+2
Etiketak: goienkaria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak