Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/02/24 09:10:11.242 GMT+1

Gasolindegia

Goienkaria 2007.02.23

Izen horrekin bataiatu dute Arrasateko Biteri plazako tramankulua. Eta ez dago gaizki jarria izena, badu-eta gasolindegien antzik. Nekezago dei dakioke pergola edo aterpe, pergolak dotoreak izan ohi direlako eta aterpeak, aterpe; hau da, babesleku.

Azkena jakin da Udalak diru gehiago gastatu nahi duela egitura hori hobetzen; haize-babesak jartzen, besteak beste. Baina, nekez konpon daitezke ‘gasolindegia’ren akatsak, bera baita akatsa, goitik behera. Nik eskatu nahi diot Udalari, errespetu handiz, ez dezala ezer egin. Hauteskunde ondoko Udal berriak gaiari bi buelta eman eta dena kentzeko erabakia hartu bitartean, hobe ez gastatzea diru gehiago alferrik. Behin hanka sartuta, hobe da umil jokatzea, egoskor baino.

Nork: mikel.2007/02/24 09:10:11.242 GMT+1
Etiketak: goienkaria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak