Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/01/16 07:41:32.808 GMT+1

Gasa eta Gaza

Optimista izateko joera dut, besteak beste uste dudalako pesimista izanda aurrera egiteko indar handia behar dela, nik dudana baino handiagoa. Baina, optimista izanda ere, une batzuetan kosta egiten da aldarte onari eustea, tristurarik beltzenean erori gabe.

Errusiako gasa eta palestinarren Gaza elkartu direneko hau da horietako bat. Azterketa sakonen beharrik gabe, lazgarria egiten zait ikustea bi handi-mandion inpunitatea, nola burutik bera kaka egiten dioten nazioarte kokoloari behar beste indar duten bi estatu makarra hauek. Ezin dut jasan Putinen larderia, ezta judutarren krudelkeri mugagabea. Baina etsigarriagoak zaizkit Mendebalde hipokritaren ahulezia eta zurikeria. Horiek  galarazten didate mundu hobearen itxaropena.

Nork: mikel.2009/01/16 07:41:32.808 GMT+1
Etiketak: israel gazprom | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak