Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/02/05 08:00:18.360 GMT+1

Garzon bueltan

Aspalditxo etorri zen -EEBBetatik bueltan- gure andaluza, (epaile ona zala-ta, zakurraren putza, diosta belarrira bertso-memoriak). Harrezkero, Garzonek beste buelta bat ere hasi du, emeki bada ere: muturretik normaltasunera doana, hain zuzen.

Oso adierazgarri egin zait joan den astean super-epaileak argitaratu duen ebazpena, ezker abertzalearen eskubide zibil eta politikoak aitortuz. Muturrera zihoala, Garzon bera izan baitzen ‘dena da ETA’ dotrina juridikoaren aita; berak jarri zuen oinarria gero etorri diren hainbat gehiegikeria posible egiteko. Izutu egin ote da, bere sorkuntzarekin zer egin daitekeen ikusita? 

Garzonen bueltak izaten badu joanekoak izan zuen arrakastaren erdia, agian, negua ez da hain gorria izango.


Post scriptum

Txirritak botea omen, hargin andaluz bat horma okerra egiten ikusita:

Haizeak ekarri du handikan honuntza

geroztik hemen dabil gure andaluza

hargin ona zala-ta, zakurraren putza!

bera eroriko dek, ez hakiok bultza.

Nork: mikel.2007/02/05 08:00:18.360 GMT+1
Etiketak: goienkaria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak