Berak asmatutako botika ari da probatzen epaile distiranta. Kausa ona zenean -hau da, narkotrafikoa, terrorismoa edo Pinochet- dena onartu diote: legez kanpoko entzuketak, ipuinen moduko autoak, frogarik gabeko epaiak... Baina harrokeriak jota tresna horiek erabili dituenean ustelkeria edo agintekeria ikertzeko, orduan berari ezarri diote tratamendua. Eta epaibidean dago.
Auspotu zuten mesedegarri zitzaien bitartean eta berak sinetsi sandios moduko bat zela. Orain kakaz beteko dute harik eta azken distira estaltzen dioten arte. Ministro izateko zorian egon zena kartzelara begira jarri dute; gero eta gehiago, panpin zapalduaren traza du epaile andaluziarrak. Eta hala ere ez dit inongo pena sentimendurik pizten. Gaiztotzen ari ote naiz?
Erantzunak
Nork: IƱaki.2010/03/12 09:07:45.186 GMT+1
Nork: jon.2010/03/15 18:36:08.693 GMT+1