Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/12/05 08:00:25.194 GMT+1

Gaitz erdi

Esan daiteke: dena ala ezer ez. Zuri ala beltz. Nirea osorik edo planto, zurea ez, akabo jokoa. Nik nahiago: erdiarekin, gaitz erdi. Aurrerapausoa bada, aurrera. Zureari nirea metatu eta goazen.

Blokeo aukera duenak galarazi egiten dio bidea gehiengoari, nahiz badakien bereak ez duela aukerarik. Nirea ezin bada, zurea ere ez. Bost axola beste egitasmoak alde onak badituen edo premiazkoa den. Ez da nirea, trabatu dezadan. Nik abiatzen dudanean, nik abiatzen dudalako, ona izango da.

Bestearen erdi balekoa onartzeko eskuzabaltasuna behar da, eta horretan eskas gabiltza. Adibide garbia izan genuen Gipuzkoan joan den astean. Baina ez ahaztu, 100 haiek ordezkariak ziren. Gure ordezkariak. Gurea da ajea. Hori aitortzen badugu, gaitz erdi.

Nork: mikel.2008/12/05 08:00:25.194 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak