Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/04/23 08:28:13.095 GMT+2

Gailurra

Goienkaria, 2010.04.23

Lehia gogorrean dabil Edurne Pasaban, zortzimilako hamalau gailurrak lortzen dituen lehen emakumea izan nahian. Orpoz-orpo dabilki Oh Eun-Sun korearra helburu berarekin. Eta hara non, biak azken txanpan daudela, Edurnek berak zalantzan jarri duen korearrak benetan lortu ote zuen aurreko gailurretako bat.

Inork ez baitu nonbait bermatzen gailurra zapaldu izana. Imajinatzen duzue hori beste edozein kiroletan, hau da, kirolariak berak azaldu behar izatea ea helburua lortu duen? Nik ez. Are gutxiago bermerik gabeko lehia hori irabazteko norberaren eta ingurukoen bizia arriskuan jarri behar denean, diru mordoa gastatzeaz gain. Lehen ere ez nuen oso gogoko goimendietako borroka komertziala, baina oraingo honek marka jarri du. Honek bai.

Nork: mikel.2010/04/23 08:28:13.095 GMT+2
Etiketak: lehia pasaban | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bai, niri ere oso itsusia iruditu zitzaidan Edurneren salaketa, zalantzan jartzen korearraren ibilbidea. Badirudi denak balio duela loria lortu behar horretan, batez ere atzean babesle aberatsak daudenean, sari potoloaren eske.

Edurnek berak iritsiko balitz lehena lasterketa horretan, ez nau ni ikusiko harrera egiten Loiuko aireportuan, uste baitut mendizaletasuna hori baino dezente gehiago dela.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/04/27 08:20:31.694 GMT+2
http://goiena.net/blogak/faroa

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak