Goienkaria, 2009.12.23
Bero dabil giroa errege espainiarraren biharko
mezua ETBk emango duelako. Erreakzio gehienak antzerkia iruditu zaizkit, eta
sano bakarra gau horretan –bereziki gau horretan- telebistari bizkarra emango
diotenena. Baina bada jorratu nahi dudan argudio bat: mezu hori ETBn ematea
‘normaltasun’ adierazpen bat da.
Ez, Surio jauna. Ematea bezain normala litzateke ez ematea, herri benetan normala bagina. Kontua beste bat da. Hemen batzuk nahi dute Espainiatik ahalik eta gehien bereizi, eta besteek Espainiarekin ahalik eta gehien berdindu. Orain bigarrenak daude agintean eta horregatik emango da mezua. Lehen besteak zeuden eta ez zuten ematen. Lehia logikoa arau zintzoekin egingo balitz, baina…
Eta zuek, ondo pasa jaixak!
Idatzi artikulu bat