Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/01/23 08:05:57.331 GMT+1

Gabilondo

Espainiako albistegien artean gustukoena dut donostiar kazetari beteranoak Cuatro katean egiten duena. Badakit asko igartzen zaiola irratian hain luze jardun izana eta zurrun egoten dela kamera aurrean. Niri horrek bost axola dit.

Gabilondok, besteek ez bezala, aditzera ematen du uneoro badakiela zertaz ari den, gaia ezagutzen duela. Eta ikuspegi oso interesgarriak ateratzen ditu, krisiaren inguruan mugimendu altermundialistekin egin duen bezala.

Gabilondok, beste inork ez bezala, editorialak egiten ditu ikusleak bere iritzia argi ezagutu dezan. Nik iritzi hori ez dut beti gustukoa izaten, baina albistegia irekitzeko botatzen dituen filipika horietako batzuk kazetaritzaren antologian egoteko moduko piezak iruditzen zaizkit.  

Nork: mikel.2009/01/23 08:05:57.331 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bai jauna! ados nago esandakuakin. Baliabidiak be asko eta ondo erabilitta. Gustoko dot formatua esanekin ados egon edo ez.


Nork: Iban Arantzabal.2009/01/29 11:46:28.059 GMT+1
http://www.arantzabal.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak