Txanogorritxu eta Otsoaren pasartearekin nahi nuen Kutxen eta Bankuen kontua azaldu, baina garaiz konturatu naiz errealitateak baduela ipuinetik asko eta asko.
Esaterako, ipuin bat da esatea kutxek eragin dutela burbuila inmobiliarioa eta ez bankuek. Hauek mailegu gutxiago eman dizkiete familiei baina gehiago eraikuntza-enpresa handiei.
Ipuina da, erabat, despolitizazioarena. Politikariek ez dituzte beti ondo kudeatu kutxak, eta harrokeria batzuk bistan daude. Baina hautatuak dira eta aldatu egin daitezke. Aldiz, bankuetako akziodunengan ez du hiritarrak inongo eragin ahalmenik. Hautetsia gizarteari zor zaio neurri batean, akzioduna bat ere ez. Kudeaketa hobetu bai, baina eredua aldatu gabe.
Ze hori da ipuin nagusia: ez dago alderik kutxen eta bankuen artean, dena da berdin. Nola izango da berdin hautatuek gobernatzea ala akziodun pribatuek? Berdin dibidendu pribatua eta dibidendu soziala? Kutxen kaudimena bezeroek sortutakoa da, bankuek merkatuan erosten dute. Hain kontu garbietan, nola nahasten gaituzte?
Etsitzen badugu, Otsoak Txanogorritxu irentsiko du. Betirako.
Idatzi artikulu bat