Goienkaria, 2007.09.21
Debagoienak, gehienetan, liluratu egiten nau. Seguruenik, kanpotik bertaratua izateak aukera ematen dit begi bereziz ikusteko. Etxenike fisikari eta gizon handiari entzun berri diot hitzaldi bikaina, eta han ondoko esaldi-txantxa hau: ‘Einsteinen ekuazio famatuak (E=mc2) adierazten duena da E=MCC. Pentsa zer nolako energia dagoen kooperatibetan, nahiz ez dakidan beraiek jabetzen diren.’
Nik ere energia itzela ikusten dut Debagoienean. Baina batzuetan ez dakit zergatik indar horri hainbeste traba sortzen zaizkion, ez dadin eragile izan. Mankomunitatearen kargu banaketak eman dit zer pentsa. Gehiengo berriari erantzuten dio, nola ez. Baina eragileago izango zen kolore gehiago hartu izan balitu. Ez da hasiera ona, ez dakit.
Idatzi artikulu bat