Duela pare bat urte ez genuen asko espero gaur honela egoterik. Europa atzekargan, Espainia lur jota, langabezia gorantz, funtzionarioak greba guran, aurrezki kutxak kolokan... Ez da giro albistegietan, haiei adi dagoena ezin ibili eroso.
Baina txarrena ez da egoera bera, txarrena da inork ez duela irtenbiderik erakutsi ere egiten, agintari eta lider benetan eskasak tokatu direla parean handiak behar zirenean. Eta ezin inorengan federik ipini. Esaterako, Espainian hauteskundeen aurrerapenaz hasi da zarata baina Zapatero gutxi estimatzen badu hautesleak, Rajoy are gutxiago. Zertarako bozkak orain? Hobe dugu aterkia erosi, babes hartu, albistegiak alboratu eta afrontua pasatzen utzi. Eta atertzen duenean, hori bai, kargua hartu.
Idatzi artikulu bat