Astelehenean ari naiz idazten, Xabier guztien eta euskararen nazioarteko egunean. Gasteizen izango naiz iluntzean, Jaurlaritzak Kutxa bereziki gonbidatu baitu. Egon nintekeen Debagoienean, edo Durangon, edo beste hainbat lekutan, nonahi izan dira-eta ospakizunak.
Ondo daude jaiak eta nazioarteko egunak. Baina uste dut une erabakigarri bat iritsi zaiola euskarari. Irudipena dut osagai asko sortu eta bildu ditugula azken hamarkadetan, eta falta zaigula horiek modu eraginkorrean erabiltzea. Nola egin jakiteko, oso argigarri izan zen ostiralean Viçent Partal-en,Vilaweb komunikazio taldeko zuzendariaren hitzaldia, Sareko Argiaren ospakizunean. Inoizko aukerak ditugu estatu gabeko hiztun komunitateok. Inteligentziaz asmatu behar.
Idatzi artikulu bat