Distantzian sentitzen nuen hurbil Iruinerriko irrati euskarazkoa. Entzun ez, baina tokatu zait harremanen batzuk izatea hangoekin. Eta miresgarria iruditzen zait egiten ari diren ahalegina bizirauteko, egoerarik aldrebesenean, lizentziarik gabe.
Duela hilabete gutxi, deitu egin zidaten eta kolaborazio bat eskatu. Mikel Aramendi -aspaldiko kolaboratzailea- nahi zuten nazioarteko politikan zentratu, neuk etxekoa jorratzea onartzen banuen. Eta, lan egoera berrian juxtu kontrakoa egiten ari nintzen arren, -alegia, lana uzten- baietz esan nien. Nola ukatu ezer haiei?
Hutsa da, astean behin ordu laurden. Baina oso gustura ari naiz. Juan Kruz Lakasta eta Pello Argiñarena izaten ditut solaskide, txandaka; lana ondo prestatzen dute, haria bikain eramaten, umorea eta ironia primeran erabiltzen...
Nik dudan onena ateratzen didate. Amaieran, beti pentsatzen dut: 'Joño! ez duk batere gaizki joan'. Mila esker, Juan Kruz eta Pello!
2007/02/19 08:31:22.498 GMT+1
Euskalerria irratia
Nork: mikel.2007/02/19 08:31:22.498 GMT+1
Etiketak:
euskalerriak
| Permalink
| Erantzunak (8)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
JK
Nork: JKL.2007/02/19 18:14:37.750 GMT+1
Euskal Herriko irratirik interesgarriena dirudi, baina Gasteizen ezin entzun....
Nork: Unai.2007/03/06 00:04:26.591 GMT+1
Dena den, hedapen itzela hartuko luke, eta lagunak irabazi, eta sostengua, eta...
Nork: mikel.2007/03/06 17:59:33.939 GMT+1
Nork: Unai.2007/03/06 18:05:23.175 GMT+1
Nork: mikel.2007/03/07 12:57:00.621 GMT+1
Eskermile.
Nork: Olagarroa.2007/03/07 23:28:32.525 GMT+1
Lakasta entzun ahal izango dut, behingoz.
Lagun bat Iruñean egon zen ikasten, Opusen, eta beti hitz egiten zidan "Metropoli forala" saioari buruz. Bera ere (ni bezala) irratizale amorratua zen eta programa harekin liluratuta zegoen.
Nork: Unai.2007/03/09 21:58:58.567 GMT+1
Esan nahi dut: datorrela uhinez Euskalerria Irratia, zurrupa gaitzala behingoz Nafarroak!
Nork: mikel.2007/03/10 14:00:52.924 GMT+1