Iristen dira oporrak. Ateratzen ditugu txankleta, bermuda eta tirantedun kamisetak. Eta, horiek jantzi hutsarekin, turista bihurtzen gara. Turistarenak egiteko, noski; urrun edo ingurutan, beste turista guztiek egiten dituztenen berdinak.
Oso gutxitan okurritzen zaigu inguru hurbila ezagutzea. Etxean nekez egiten dugu kanpoan ohi den protokoloa: turismo bulegora joan, aukerak aztertu, gidariak erabili, zerbitzuak ordaindu… Aste bete gurean ematen duen turista katalanak paraje dezente ezagutuko ditu, debagoiendar gehienentzat ezezagun direnak.
Hobetzeko proposamena: Arrikrutz koba irekitzen denean, ea nabari den debagoiendarron jakin-mina, eta askok bisitatzen dugun. Ea garen, turista baino, ezagutu zale. Etxetik hasita.
Erantzunak
Horrelaxe da, ba. Eta zelako piurak eroaten ditugun lekutako parajeetan inork ezagutuko ez gaituenean... Batzuetan lotsa ere ematen du gurea baino askoz ere txiroagoak diren herrietan pailazo itxura horrekin, hango biztanleen bizitzak berak baino askoz gehiago balio duen erretrato-kamara samatik dindilizka dugula.
Ni neu horrelakoetan ahalik eta paisanoen joaten ahalegintzen naiz.
Eta geurea ezagutu behar horretan, nik uste mentalitatea aldatu egin dela azken urteotan. Nabilen lekutako amarenean osasunak eta hankek laguntzen didaten bitartean, gero izango dugu-eta hurrakoak ezagutzeko aukera
Urrun joateko asmotan garenean, aitak beti esaten digu berdin:
Eta, Nabarniz ezagutzen duzue? Eta Ereño?
Nork: jonas.2007/03/02 09:14:27.289 GMT+1
http://jonas.blogsome.com
Orain jakin dut letra makurra erabiltzen. Goiko testua atontzen badidazu, Mikel?
Nork: jonas.2007/03/02 09:17:08.041 GMT+1
Nork: mikel.2007/03/03 08:21:35.586 GMT+1