Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/07/03 08:06:00.007 GMT+2

Estrasburgo

Garrantzi handia dauka aste honetako sententziak, Espainia barruko bitxikeria kontsideratzen genuen legedia erabat berretsi duen horrek. Duela 30 urte euskaldunon kausak bazituen nazioartean sareak, lagunak eta begirunea. Oraingo sententziak argi uzten du pikutara joan dela hori guztia eta estatuen borondatean daudela gure itxaropenaren mugak.

Blokeoa erabatekoa da, isolamendua zitala, ezintasuna mingarria. Aztertu beharko dugu zer egin dugun gaizki, zer egin genezaken hobeto, zer egin aurrerantzean. Berreraiki beharko dira zubiak eta harremanak, moldatu diskurtsoak eta estrategiak, irabazi borondateak auzokoen artean. Etorkizun kolektiboa independentziaren ingurutan kokatu nahi duenak aukera aparta du ibilbide berria asmatzeko.

Nork: mikel.2009/07/03 08:06:00.007 GMT+2
Etiketak: ilegalizazioa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak