Pena hartu dut Aretxabaletako udal gobernuaren
hausturarekin. Hain zuzen, pozez hartu nuelako osatu zenean. Orduan goraipatu
nuen Debagoi
Ez beti, ordea. Eta, xehetasunik ez dakidan arren, esango nuke ez daudela martxoko hauteskundeak oso aparte oraingo haustura honetatik. Igual eragina ez da zuzena izan, baina giroan daude hauteskundeak eta dantzan dabiltza kalkulagailuak. Horrelakoetan, makina alderdikoien interesek gaina hartzen diete tokikoei, eta ondorio kaltegarriak iristen dira. Sikiera hauteskunde guztiak batera eta lau urtez behin bakarrik izango balira!
Erantzunak
Pozgarriagoa izango litzateke bere garaian Aretxabaletako herriaren zati handi batek aukeratutako alderdia ere udal gobernuan egongo balitz. Ez dezagun horren erraz ahaztu gure herriaren historia hurbila.
Nork: sioux.2008/11/28 10:06:18.985 GMT+1
Hain zuzen nik goraipatzen dudan Debagoieneko estiloan hori ere sartuta zegoen, alegia, legez kanporatuei zegozkien eserlekuak ez hartzearena, edo haien partaidetza ahalbidetzea traba formalen gainetik.
Uste dut guztiek egin zutela orduan lan ona eta pena ematen dit estilo horren galerak.
Nork: mikel.2008/11/28 19:03:55.115 GMT+1