Jakin berri ditut izendapenak. Batzuk azpimarratu dute lau gipuzkoarren kontua, baina zaila egiten zait Gabilondo eta Pajin hor sartzea. Jauregui eta Garmendia bai, ezagutu ditugu hemengo politikan edo enpresan. Baina ez dut uste bereziki esangurastua denik ildo gipuzkoar hau.
Gehiago erreparatu behar zaio Rubalcaba indarberrituari eta baita Jauregui azkenean ministro izateari, biak ere Zapateroren ondoan. Honek ez du ezkutatu zergatik nahi dituen hor, euskal politikan espero diren mugimenduen zaindari. Argi dago ekonomiak ez diela sozialistei garaipenik emango 2012an, agian bakeak bai. Eta hori ez da txarra euskaldunontzat. Momentuz Zapaterok gaur beste modu batean hitz egin du ezker abertzaleaz, ezberdin.
Erantzunak
Nork: iban.2010/10/25 21:28:58.537 GMT+2
Nork: mikel.2010/10/26 07:51:52.259 GMT+2