Hedabide espainiarrak entzunda, iduri du Espainia garaile irten dela katalan Estatutaren gatazkan. Ia osorik onartu omen da, eta hiritar katalanek hobe dute krisi ekonomikoaz arduratzea, identitateak ez baitie jaten emango. Akabo arazoa?
Ez, noski. Europar estatu zaharrak hankaz gora daude: Bruselak gero eta eskumen gehiago eskatzen die, merkatu kapitalistak kupida gabe umiliatu ditu estatutak eta erregulaziotik desbideratu defizitaren murriztera... Globalizazioaren eraso zuzenena estatuen kontrakoa da, hauen egitekoa urtzen baitu. Indartzeko bide bakarra dute etxe barrukoen atxikimendua, hauen bizimodua hobetzen duten heinean. Alde honetatik, Espainia galtzaile Katalunian. Eta TV3n saio esanguratsua: Adéu, Espanya?
Idatzi artikulu bat