Bere garaian eredugarri izan zen Eskoriatza herriaren ekarpen bateratua, herria zeharkatzen duen autopistaren kalteak murrizteko. Hain ondo egin zuten lan, Aldundiak onartu egin zituela hainbat proposamen, proiektua hobetze aldera.
Gero etorri ziren arazoak, proiektua gauzatzeko orduan. Bidegik ez zion Aldundiak agindutakoari eutsi, eta giro ona zapuztu egin zen. Zenbaitek gogoan ditugu Txabarriren hitz zakarrak, eskoriatzarrei karlista deituz autopistari trabak jartzen ari diren aitzakiatan.
Egunotan, Aralarrek salatu egin ditu legez kanpoko portaerak Marin aldeko lanetan eta, konpondu ezean, epaitegira jotzeko prest dago. Ez da dena hain zuzen egongo, Txabarri jauna. Ez dira eskoriatzarrak hain karlista izango.
Idatzi artikulu bat