Lehenik, beldurra sartu digute: finantza
sistemaren krisia sakona eta larria da, ondorioak imajina ezinak izan daitezke,
konfiantza berreskuratu beharra dago luze baino lehen…
Bigarren urratsa, miraria saldu: inoizko plan eta neurririk ausartenak hartuko dira kalteei aurre egiteko, krisiaren bilakaera eten eta hazkunde egoerara itzultzeko, datorren urtean seguruenik…
Laugarrena neuk botako dut. Bale, onar daiteke krisia eteteko dirutza publiko itzela erabiltzea, baina baldintzekin: kargu hartu behar zaie erantzule zuzenei, merkatua zorrotz arautu behar da berriro horrelakorik gerta ez dadin, eta ez dezala inork krisia erabili -bide batez- soldatapeko langileok izorratzeko.
Idatzi artikulu bat