Onartzen dut ordaindu beharra, doaneko alternatiba duinik badagoenean. Zilegi deritzot ordaindu beharra oztopo moduan erabiltzeari garraio kolektiboaren mesedetan. Eta beharrezkoa zait merkantzien garraioa zamatzea, ibilbide luzekoa denean, hurbileko kontsumoa bultzatu eta karboniko isuriak gutxitzeko.
Hori esanda, eskatzeko ordua dator. Antola dadila ordainketa sistema koherente bat, Santanderra goazenean ez gaitezen tonto sentitu. Gara dadila garraio publiko hurbilekoa eta azkarra. Ez dezala administrazioak nahastu gai hau gastu sozialen hazkundearekin edo zerga bilketaren murrizketarekin, ez daude lotuta. Eta aurreikus dezatela tarifa berezia bertako erabiltzaileontzat, gehiago ordain dezan paseko trafikoak.
Idatzi artikulu bat