Klandestinitatean 'Herrero' esaten zioten. Aita errementaria zuen Josu Otaduik, eta bera ere ofizioan hasitakoa zen, nahiz gero kooperatibetan jardun zuen langile. Sindikalgintzan eta politikan tinko aritu zen beti euskara, ezkerra eta Euskal Herriaren alde. Urte zaharrarekin hil zen, laurogeitaka urte beteta. Ostiralean egin genion agurreko ekitaldia Kulturaten.
Gauza on asko esan zuten Josuri buruz gehien ezagutu zutenenek. Nik, belaunaldi bat geroago, uste dut Josuk ganoraz bete zuela bere eginkizuna. Sinetsita nago bizitzan gehienez ere dagokigula hartu duguna geroratzea, ahal dugun neurrian hobetuta. Eta Herrero, eta bera bezelako pertsona sendoak, aise sartzen zaizkit kategoria horretan. Haiek egin dute. Eta guk?
Idatzi artikulu bat