Azkenean egunak iritsi egiten dira, eta datorren astean utziko dio lehendakaritza Ibarretxek Lopezi. Ezina zirudiena gertatuko da asteartean, itxuraz zalaparta handirik gabe.
Erreleboaren kalteez iragarpen apokaliptikoak entzun dizkiegu doazenei, baina ez dut horrenbestekorik espero. Bisturia sartuko dute esparru enblematikoenetan, baina ez guztietan eta barruraino. Ezin dute eta ez zaie komeni.
Asmo
onberez beteta datoz berriak, baina ez lukete ahaztu behar legez kanporatzeari
esker iristen direla gora, fronte unionistaren baitan eta krisi latzaren
erdian. Oso ondo egin beharko dute lan ez badute hauteskundeetan krisma apurtu
nahi.
Datorren erreleboa onerako edo txarrerako izango den, guztion esku dago.
Idatzi artikulu bat