Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/07/14 07:24:25.182 GMT+2

Errekan gora

Goienkaria, 2008.07.11

Urteak daramatzat Elorrioko Musikaire jaialdiaren lagun taldean. Oso maitea dut formula: kultura kalean eta doan. Uda giroak aprobetxatuz, kalean biltzeko ohitura zaharrari eustea, beti ere kultura-ikuskizun baten bueltan. Aurten Eskoriatzak laguntza eskatu dio Elorriori, bide beretik abiatzeko. Eta tartean ibiltzea egokitu zait.

Jaialdi berriari izena jartzerakoan ideia bota nuen eta onartu egin didate. Errekan gora deitu da ekimena. Hain zuzen, adierazteko dena ez dagoela itsasertzean, hirietan; hemen ere, ibar goienean, bagaudela jende ekimentsua, mendi artean pozik bizi dena, kultura etxe ondoko plazan ere gozatzeko gai. Alegia, Debagoiena ere badela erdigune, eta guretzat kanpokoak daudela erdigunetik aparte, ez gu.

Nork: mikel.2008/07/14 07:24:25.182 GMT+2
Etiketak: eskoriatza elorrio kultura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak