Eskoriatzako kultur ekimena aurkeztu dugu asteon eta hirugarren edizioa trinko ageri da, gogotsu. Eta berritu egin zait hasierako asmoa, eta izena esplikatzen duen hausnarketa: “(…) Errekan gora daude iturri garbiak, paradisu gordeak, tribu ezezagunak. (…) Errekan gora deitu diogu ekimenari gure kokapenaren egokia aldarrikatzeko, mundu berriaren sarean puntu bakoitza izan daitekeelako erdigune.”
Hiru urte pasata, are argiago dago kontua. Munduan egoteko beste modu bat ere bada ibar goienak aldarrikatzea eta guk hemen goian eraikitzea komunitate beregain eta osatuak. Eta hori egitean lurralde orekaren alde ari gara, helburu komunari laguntzen. Beraz, ez kikildu. Errekan goitik esan dezakegu ozen: “Ez gara gu urrun daudenak!”
Idatzi artikulu bat