Asaldatuta dabiltza Arrasateko merkatariak, Zabaletako denda gunearekin. Eta uste dut inguruko herrietan ere ez daudela oso lasai. Izan ere, horrelako gune handiek tiradizo itzela izaten dute jendearengan, ohiko denden kaltetan. Hala ere, beraiena defendatzen ari dira dendariak, baina ez hori bakarrik.
Jokoan daude herrietako erdiguneak, betiko kale, kantoi, karkaba eta… giroa. Kaleak husteko bidean ipini baino lehen, ondo aztertu behar dira ondorioak. Ze gero alferrik asmatuko dira jai bereziak, kaleak animatzeko. Behin hustuta, nekez. Gainera, ez dut uste hauteskunde bezperatan udalak une onenean daudenik hain epe luzeko gaiak erabakitzeko.
Patxadaz pentsatu behar da. Eta nik, erdiguneak ditut maite. Baina bizirik.
Idatzi artikulu bat