Ezbaian ibili da grebarako eskubiderik ba ote duten ala ez. Greba izan daiteke harrigarria, baina bidezkoa iruditzen zait egonezinik dagoenak bere egonezina adierazi ahal izatea. Horraino, arazorik ez. Baliabideen premian ere, bat nator. Epaile gehiago, teknologia hobea, datu baseak⦠dena izango da gutxi justizia jaso zain dagoenarentzat.
Baina baliabide falta ez da Espainiako justiziaren arazo bakarra, nagusiena ere ez. Garzon, Marlaska eta beste hainbat ez lirateke epaile onak izango ezta ordenagailuz josita ere. Epaile etikoa, norberaren gustukoa ez dena ebatzi arren errespetua merezi duena, itzala darion epailea oso espezie urria da inguruotan. Duintasun horren aldeko greba izan balitz, belarriekin ere joko nien txalo.
Idatzi artikulu bat