Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/01/15 08:34:04.572 GMT+1

Elurpean

Goienkaria, 2010.01.15

Autoz joan behar dut lanera, beste aukerarik ezean. Eta errepide nagusitik bi kilometro gora dago ni bizi naizen baserria. Gauzak horrela, autoa erosterakoan ezinbestean eskatzen diot lau gurpiletan trakzioa izatea, elurra edo izotza denerako. Eta gainera negu sarreran elurretarako gurpil bereziak jartzen dizkiot. Urteotan aukera asko izan dut frogatzeko neurri horiei esker besteek ezin duten tokian ni ondo nabilela.

Geroztik jakin dut Alemanian derrigorrezkoa dela neguan gurpil bereziak jartzea eta auto askok dutela trakzio osoa. Eta harritzen nau nola hemen ia inork ez duen beste horrenbeste egiten. Nonbait samurrago da nork berea egin ez, eta natura-ama edo administrazio-aita gutaz arduratu ez direlako ume mainontziarena egitea.

Nork: mikel.2010/01/15 08:34:04.572 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak